Zer da planetaren laguna den botila?
Planetaren Laguna den Botila altzairu herdoilgaitzez egindako botila berrerabilgarria da. Plastikozko botilen alternatiba da, eta konpromisorako zein kontzientziaziorako ikuspegia eskaintzen du ozeanoen kutsaduraren arazoaren inguruan, baita plastikozko larregizko hondakinek planetaren osasunean sortzen duten mehatxuaren inguruan ere.
Urtero, plastikozko hondakinen ondorioz, milioi bat itsas hegazti baino gehiago hiltzen dira, baita beste 100.000 itsas ugaztun ere. Hain zuzen ere, xiringak, zigarrotxoen pizgailuak eta hortzetako eskuilak aurkitu dituzte hildako itsas hegazti askoren urdailaren barruan, janaria direlakoan jaten dituztelako hondakin horiek.
Planetaren Laguna den Botila zabalkunderako eta hezkuntzarako mezua daraman botila da, eta itsasoetako hondora iristen da. Ingurune horretan, lurreko bizia sortu zen, hain zuzen ere. Leku hori misteriotsua bezain helezina da askorentzat, baita planetaren osasunaren erakusgarri be… Gaur egun, ordea, laguntza eske datorkigu.
“Plastikorik gabeko ura…
Murriztu, berrerabili, birziklatu. Planetaren osasunaren alde. Zure osasunaren alde”.
Zuretzat zer da botila hori edukitzea?
Planetaren Laguna den Botila gure itsaso zein ozeanoen eta bertan bizi diren espezieen osasunaren babesa sustatzen duen aukeraketa da. Botila erabiltzeagatik baino ez, ingurumena defendatzen duen ekintzailea izango zara.
Gutxiago kontsumitzean, pentsatu plastikozko zenbat botila ez doazen itsasora zabor moduan.
Beste toxiko batzuen artean, A bisfenola plastikozko botila askotan agertzen da, eta oso kaltegarria da gure organismorako eta elikagai ditugun itsas animalia askoren organismorako.
Planetaren Laguna den Botila edateko ura beti zurekin eramateko modu eroso-erosoa da. Baduzu etxeko txorrotan edo lantokian iragazkia jartzerik eta botila behar beste aldiz betetzerik. Ahalik eta kalitate handiena daukan uraz hidratatzea funtsezkoa da osasun-egoera onari eusteko.